Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Aurkezpen-jardunaldia: «Elkarte-Biolangiak (Bio-ongarriak)» proiektua

«Elkarte Biolantegiak» proiektua nekazaritzako intsumo jasangarriak modu kolektiboan ekoizteko diseinatutako ekimen pilotua da, Arabako landa-eremuan lurzoruen osasuna hobetzeko eta ongarri industrialekiko mendekotasuna murrizteko helburuarekin.

Saioa irekita dago nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko pertsonei, tokiko erakundeen ordezkariei eta trantsizio agroekologikoan interesa duten herritar guztiei.

Egitaraua

 

  • 17:00: Parte-hartzaileen harrera eta kafea
  • 17:15: Proiektu pilotuaren aurkezpena
  • 17:30 - 18:30: Sustraiak Habitat Design: Zer dira bio-ongarriak eta nola laguntzen digute?
  • 18:30 - 19:00: Bisita OKITURRIko mikroplanta erakusgarrira

 

 

JARDUERAREN KOKAPEN TOKIA eta DATAK

Data: Urriak 20, asteartea.

Ordutegia: 17:00etatik -19:00etara

Kategoría: Mintegia eta visita.

Tokia: Donemiliagako Udal Pabilioia (Durruma, Okiturriko Indutriagunean)

https://maps.app.goo.gl/QJbCbQbyYhnBVtAs5

Herria: Donemiliaga.

Informazioa: 945 30 12 00 e Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Izen-ematea (azken eguna Urriak 19): https://forms.cloud.microsoft/e/nH9m0iHEhc

Jarduera guztiak