Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Despopulatuak, komunitateak eta gatazkak (VII-XXI. mendeak): Aistraren adibidea (Zalduondo-Araia)

Hitzaldi historikoa: 

Ernesto Pastorren eskutik (UPV/EHU), Arabako Lautadako historia berrikusiko dugu Aistraren kasuaren bidez, gaur egun despopulatuta dagoen Erdi Aroko herri zaharra. Hitzaldiak azalduko du nola leku hau, XIV. mendean biztanlerik gabe geratu ondoren, Zalduondo eta Araiaren arteko auzi eta tirabiren iturri izan zen bertako lurrak kontrolatzeko. Nolanahi ere, Aistrako San Julian baseliza bi herrien arteko elkargune eta identitate partekatuko puntu izan da. Horrela nabarmentzen da nola leku abandonatuen historiak gure komunitateetan nola eragiten duten ere.

Gainera, Lautada Egunaren barruan antolatutako jardueren artean (urriaren 25ean, Zalduondon), hitzaldi honi amaiera bikaina emateko, Zalduondotik Aistrako San Julianera ibilaldi historikoa egingo da, Ernesto Pastorrek berak gidatuta.

JARDUERAREN KOKAPEN TOKIA eta DATAK

Data: Urriak 23, ostirala

Ordutegia: 19:00 h

Kategoría: hitzaldia.

Tokia: Zalduondoko Lazarraga Jauregia.

 https://maps.app.goo.gl/iyTNBi5bFsgoDrir8

Udalerria: Zalduondo.

Informazioa: 945 30 12 00 e Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Dohako sarrera tokia bete arte.

Jarduera guztiak