Lautada Astea hamarkada batetik gora gure landa-ingurunearen balioa nabarmentzen eta eskualdeko nortasuna indartzen daraman ekimena da. Lautada Egunaren aurreko astean Arabar Lautadako baliabide, ondare eta tokiko gizarte ekintzen inguruko haibat jarduera ospatzen dira.
2026an XII. edizioa ospatuko dugu, eskualdearen nortasuna sendotzeko eta bakarra egiten duen guztiari balioa emateko topagune bihurtu den proiektua sendotuz.
Aste osoan zehar herritar guztiei irekitako jarduerak antolatzen dira, helburu hauekin:
- Arabako Lautadako herrien eta herritarren arteko nortasuna eta kohesioa indartzea.
- Landa-eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea eta horren inguruan sentsibilizatzea.
- Elikagaien ekoizpenean eta kontsumoan jardunbide egokiak bultzatzea.
- Eskualdean ekoitzitako eta elaboratutako produktuak ezagutaraztea eta balioan jartzea.
- Tokiko eta hurbileko produktuen kontsumoa sustatzea.
- Landa-inguruneko ekintzailetza ikusgarri egitea eta sortu berri diren enpresak ezagutzera ematea.
- Arabako Lautadako kultura-ondarea, natura-baliabideak eta turismo-aukerak zabaltzea.
Lautada Astea Arabako Lautada sentitzeko, ezagutzeko eta bizitzeko gonbidapena da; bertako jendea, proiektuak, produktuak eta ondarea balioan jarriz.
