Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Lautada Eguna 2026: Arabako Lautada osoaren festa handia.

2026ko urriaren 25ean, Zalduondok Lautada Egunaren edizio berri bat hartuko du. Urtez urte, Arabako Lautadako udalerri desberdinetan txandaka ospatzen den jai-egun honek eskualdeko herrien eta herritarren arteko loturak sendotzea du helburu.

Ospakizun hutsa baino gehiago, Lautada Eguna topagune, elkarbizitza eta eskualde-harrotasunerako gunea da. Arabako Lautada berezi egiten duten balio guztiak partekatzeko, ezagutzeko eta nabarmentzeko eguna: bertako pertsonak, proiektuak, tradizioak, kultura eta giza aberastasuna.

Egun hontako jarduera Nagusia Arabako Lautadako tokiko produktuen eta artisautzaren azoka da, ekitaldiaren ardatz nagusi bilakatzen dena.

Azokaren inguruan, publiko guztiei zuzendutako jarduera ludiko, kultural eta parte-hartzaileen programa zabala dago ere. Ekimen hauen bidez, eskualdeko errealitatea eta Arabako Lautadak eskaintzen duen guztia herritarrengana eta bisitariengana hurbilduko dira.

Lautada Egunaren nortasun ezaugarri nagusietako bat herritarren partehartzea da: elkarteen, taldeen, enpresen, bolondresen eta auzotarren ekintza  ospakizun honen indargune nagusia direlako. 

Arabako eskualdearekiko atxikimendu sentimendu partekatuaren inguruan Lautada Eguna eskualdeko erreferentziazko festa bihurtu da.