Mendinet Euskadiko Tokiko Ekintza Taldeak Leader 2025 laguntzen deialdia argitaratu du irailaren 9an. Eskaera egiteko epea irailaren 30ean amaituko da.
Programa honen helburua Euskadiko landa-eremuetan jarduera ekonomiko berria sortzea da, eta lau neurri desberdin ditu, proiektu motaren eta eskaeraren kontzeptuaren arabera.
- Ekintzailetzarako eta barne ekintzailetzarako neurria
- Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza dibertsifikazioan inbertsioak egiten laguntzeko neurria
- Besteren kontura kontratatzeko neurria
- Guneak gaitzeko neurria
Lautada LGEk, Arabako Lautadako laguntza-eskaeraren kudeaketan agente den aldetik, aholkua eman diezazuke horretarako.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.