Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko eta elikadura-sistemak birkokatzeko ekimenen esparruan, bisita gidatua antolatu da Etxarri Aranazko Ondalan Koop kooperatiba integralera datorren azaroaren 13an. Jarduera doakoa da, Aguraindik autobusa egongo da eta azaroaren 9a BAINO LEHEN izena ematea derrigorrezkoa da.

Datorren azaroaren 13an, 10:00etatik 12:00etara, bisita egingo da Etxarri Aranazko Ondalan Koop – Lurreko Jakiak elkartearen instalazioetara.
 
 Jarduera hau Setem, Lautadako Landa Garapen Elkartea eta Lautada Bizirik-ACICSAren arteko lankidetzaren parte da, tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko eta gure elikadura-sistemak birkokatzeko helburuarekin.

Kontsumo kontzientearen eta komunitate-garapenaren proiektua

Ondalan Koop, kooperatiba integral bat da, tokiko produktu osasuntsuak landu eta prestatzen dituena, lurraren zein komunitatearen osasuna zaintzen. Bere proposamenak erakusten du posible dela herritarrei prezio egokian ondo jaten lagunduko dieten proiektu iraunkorrak sortzea eta mantentzea, aldi berean gure herri eta auzoetako bizitza zainduz.


 Topaketan zehar, proiektuaren jatorria, balioak eta lan egiteko modua ezagutzeko aukera izango dugu.

Bisitari buruzko informazio praktikoa

  • Data: Azaroak 13.
  • Ordutegia: 10:00 - 12:00.
  • Lekua: Ondalan Koop (Etxarri Aranatz).
  • Prezioa: Doan.
  • Garraioa: Doako autobus zerbitzua Aguraindik, irteera 9:30ean.

IZEN-EMATEAK:
 
Bisitara joan ahal izateko DERRIGORREZKOA DA AZAROAREN 9a BAINO LEHEN IZENA EMATEA:

https://forms.cloud.microsoft/e/2RsjXXi69D