Lautada astea
Aste honetako helburuak honako hauek dira:
- Lautadako herrien eta jendearen arteko identitatea eta kohesioa indartzea.
- Landa inguruneko emakumeen eta gizonen arteko harremanei buruz informatzea eta sentsibilizatzea.
- Elikagaien ekoizpenean eta kontsumoan lan ona sustatzea.
- Lautadan egindako produktuak sustatzea.
- Tokiko ekoizpenen barne kontsumoa sustatzea.
- Arabako Lautadako landa ingurunean ekintzailetza ikusaraztea eta enpresa sortu berriak ezagutaraztea.
- Lautadako cultura,ondarea eta turismo baliabideak zabaltzea eta ezagutaraztea.
Helburu hoien lorpenerako, Lautada egunaren aurreko astean 4 jarduera antolatzen dira 4 udalerritan formatu ezberdinetan.
Lautada eguna
Lautadako herrien eta jendearen arteko nortasuna eta kohesioa indartzea du helburu.
Lautada Eguna txandaka antolatzen da Arabako Lautada osatzen duten udalerrietan, eta 2024an Barrundian ospatuko da, urriaren 27an, igandean.
Lautada Egunak topaketa eguna eta jaieguna izan nahi du eskualdean. Arabako Lautadako bertako produktuen eta artisautzaren azoka eta enpresei ikusgarritasuna ematea dira "Lautada Eguneko" ekitaldi nagusia. Azokaren inguruan hainbat ekitaldi eta jarduera antolatzen dira Arabako Lautadan dagoena ikusarazteko, eta eskualdeko landa-garapeneko planean ezarritako ildoen garapenerako elementuetako bat da.