Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

HELBURUAK

Lautada Landa Garapeneko Elkartearen helburuak dira:

  • Garapen sozioekonomikoa eta Arabako Lautadako eskualdeko bizi baldintzen eta zerbitzu horniduraren hobekuntza.
  • Eskualdeko sektoreek eta administrazio publikoak parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko bidea izatea, landa garapeneko programak sustatu, landu eta gauzatzeko.

Gainera, elkarteak helburu hauek ditu, besteak beste:

01

Landa Garapenari buruzko 2022ko ekainaren 30eko 7/2022 Legean jasotako helburu orokorrak eta/edo sektorialak lortzea.
02

Administrazioak sentsibilizatzea, jarduketaren xede diren eremuetako baliabide endogenoen aprobetxamendua optimizatzeko, haien garapen harmoniko eta integratuari begira.
03

Elkartutako erakundeei landa-garapenari buruzko informazio guztia jasotzeko eta banatzeko zentro gisa jardutea.
04

Elkartutako erakundeen artean landa garapenaren arloan esku hartzeko esperientziak eta metodologiak trukatzeko aukera ematea.
05

Parte hartzea eta landa-garapeneko programak egitea genero ikuspegiarekin eta emakumeen ahalduntzea sustatuz.
06

Administrazio publikoek sustatu eta/edo onartutako landa-eremuen garapen-planak eta -programak kudeatzen laguntzea.
07

Landa-eremuetako natura, historia, cultura eta hizkuntza ondarea berreskuratzea, kontserbatzea, garatzea eta zabaltzea.
08

Euskal nekazaritzaren eta landa ingurune osoaren funtzio aniztasuna eta iraunkortasuna bermatzea eta sustatzea, ekonomiaren, gizartearen, ingurumenaren eta kulturaren ikuspegitik.
09

Preservar las señas de identidad fundamentales del medio rural, así como su vertebración futura en torno a la producción y transformación del sector agroalimentario, compatibilizándose con la diversificación de su base económica.