Euskadi 2023 karakterizazioa
Sar zaitez Euskadiko GeoVisor-en, «Nekazaritza» geruza hautatuz, eta ezagutu zure udalerriak duen kalteberatasun maila, bai bizi kalitatearen mapan (Erein programa), bai dibertsifikazio ekonomikoaren mapan (Leader programa). .
EREIN
Erakunde publikoentzako laguntzak, EAEko landa-eremuak sustatu eta garatzeko.
DEIALDIA EGILEA: Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzak.
KOFINANTZAKETA: EAEko Administrazio Orokorra eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF)
DEIALDIA ITXITA DAGO
LEADER
Toki Garapen Parte hartzailerako Estrategian (Leader ikuspegia) finkatutako helburuak betetzeko laguntzak, landa eremuen garapen sozioekonomikoa bultzatzeko.
Leader programa Euskadiko Leader eremuen garapen ekonomikoa bultzatzean datza, landa-inguruneko ehun ekonomikoa dibertsifikatuz eta enplegua sortuz. Programa honen bidez, EAEko landa ingurunearen bi erronka nagusiri erantzun nahi zaie: belaunaldien arteko erreleboa eta landa biztanleriari eustea.
Deialdi honen xede diren neurriak honako hauek dira:
- Ekintzailetza neurria eta barne ekintzailetza.
- Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza dibertsifikazioan inbertitzen laguntzeko neurria.
- Besteren konturako kontratazio neurria.
- Espazioak egokitzeko neurria.
DEIALDIA EGILEA: MENDINET Tokiko Ekintza Taldeak
KOFINANTZAKETA: EAEko Administrazio Orokorra eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF)
Programa Leader 2024 - Ayudas a las inversiones en empresas no agrarias y en diversificación agrariaHAZINNOVA
5 langile edo gehiago dituzten nekazaritzako elikagaien ETEentzako doako aholkularitza espezializatua, produktuetan berrikuntza eta negozio prozesuan berrikuntza dakarten mikroproiektuetarako: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea, administrazioa eta finantzak.
ADR LAUTADA BERRIKUNTZA-ERAGILEA DA HAZINNOVA 2023KO PROGRAMAN HAZINNOVAk berrikuntza proiektu txikiak gauzatzen laguntzen die zurea bezalako ETEei, modu praktiko, arin eta errazean. Eskabidea aurkezten den unean 5 langile edo gehiagoko ETEentzako laguntza programa bat da. Doako 50 aholkularitza ordu eskaintzen dizkizu 3 hilabetetan berrikuntzako mikroproiektu bat egiteko. LGEak, Hazinnova eragile gisa, prozesu osoan laguntzen dizu.
Informazio gehiago: Hazinnova 2024. ETEentzako berrikuntza - SPRI laguntzak
Liburuxka: Hazinnova 2024 laguntzak (spri.eus)
BESTE LAGUNTZA BATZUK
- Lehiatu inbertsioa: Nekazaritzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak (2024)
- Lehiatu sustapena: Nekazaritzako produktuak sustatzeko laguntzak (2023)
- Obra txikiak AFA.
- Auzo Harremanak AFA
- AFAren Foru Plana
- AFA Pertsona fisikoen etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntza - egoitza (araba.eus)
- Araban ekin AFA