Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

JARDUERA EKONOMIKOA

Nekazaritzako elikagai proiektuak

Helburua elikatze katearen garapen ekonomiko endogenoa eta bertan emakumeek duten presentzia sustatzea da, erabilera partekatuko instalazioak eta ekipamenduak erraztuz.

LAUTADA EKIN izeneko proiektuak osagarriak dira eta gaur egun bi kokapen dituzte: Durrumako Okiturri erabilera anitzeko nabea eta Dulantziko Erasuquyn espazioa.

Orain arte abian dauden proiektuak forma juridiko desberdinak hartu dituzten ekoizle taldeek kudeatzen dituzte.

Lautada ekin Okiturri

Donemiliagako Udalaren erabilera anitzeko pabiloian dago, Okiturri industrialdean, San Roman/Durruma herrian.

Donemiliaga Udalak elikagai enpresak sustatzeko 150 m2 lagatzen ditu nabearen barruan eta 150m2 kanpoan, bazkide ez diren pertsonei zerbitzuak eman behar dizkieten ekimenak instalatzeko.

Lautada ekin Okiturri  - Proyectos agroalimentarios

  • Lautadako Lekaleak Elkartea
    SLekaleak garbitu eta ontziratzeko zerbitzua ematen du. 50m2ko bi lokal dira.Gaur egun, elkarte horrek 5 ekoizle biltzen ditu, eta 2019tik dago martxan.
    m: 669781210
    e: joseb5adana@gmail.com


    Lautadako Lekaleak  Elkartea
  • Ekia eta Lurra S.L
    Bi ekoizlek ekilore olioa eta koltza olioa ateratzen dute ekologikoan zein konbentzionalean. 2022tik dago martxan eta EKIOLIO marka komertzialarekin merkaturatzen dute
    m: 610435114
    Web
    e: fernando@ekiolio

    Ekia eta Lurra S.L
  • Lautadan Bertan S.Cooperativa
    Ekoizleei eta ekoizleak ez direnei sakrifizio zerbitzua ematen dieten hiru ekoizle biltzen ditu. 2023tik martxan dagoen proiektu pilotu bat da.
    m: 696531451
    e: lautadanbertan@gmail.com
    Documento: Normas de uso


    Lautadan Bertan S.Coop

  • Errota probagunearen espazioa.
    Zerealak ehotzeko espazioa.
    Araban zerealaren ekoizpenarekin elkartutako ehotzea eta irin salmenta sustatzeko helburuarekin eraikitzen ari den gune bat da.
    945301200
    adrlautada@hotmail.com

    Errota probagunearen espazioa.

Lautada ekin Alegria/Dulantzi

Kokapena: Arrabal kalea 22. Alegria/Dulantzi

Lautadaekin Alegria Dulantzi

Jarduera ekonomikoak sustatu, bultzatu eta sendotzeko eskualde gunea da, batez ere emakumeen ekintzailetzara bideratua.
2024an proiektu berezi bat garatuko da, espazioak modu esperimentalean martxan jarriz proiektuaren potentziala eta zerbitzuaren azken diseinua probatzeko.
Elikadurarekin, osasunarekin, ongizatearekin eta ekoizpen eta kontsumo iraunkorrarekin lotutako jardueretarako hiru erabilera espazio eskaintzen ditu orduka edo jardunaldiz:

  • Hornitutako sukaldea Ogi eta gozokietarako, deshidratatuetarako, kontserbetarako...

    Hornitutako sukaldea

  • “Coworking” gunea 6 pertsonentzako
  • Erabilera anitzeko gela, lehentasunez formakuntza jardueretarako