Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

LANDA GARAPENEKO ERAGILEAK

LANDA GARAPENEKO ELKARTEAK – LGEAK

Era berean, 2022ko ekainaren 30eko 7/2022 Legeak jasotzen du lurralde historiko bakoitzean eta EAEn sortutako landa garapeneko elkarteen federazioek landa inguruneko elkarteak koordinatzeko eginkizuna izango dutela, udalaz gaindiko edo eskualdeaz gaindiko interesa duten ideiak, proiektuak eta ekimenak bateratuz.

Euskadin Landa Garapeneko 18 elkarte daude, eta horietatik 6 Araban,artean Lautada LGEa. Arabako Landa Garapeneko Elkarteek "ARABALANDA" Federazioa osatzen dute.

MENDINET

MENDINET Landa Garapenaren Aurrerabiderako Elkartea EAEko Tokiko Ekintza Taldea da, eta Leader laguntzak kudeatzeaz arduratzen da. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta edozein eremutako erakunde publiko eta pribatuei laguntzen die beren jardueraren garapenean. Euskadiko Landa Garapeneko 18 elkarteek eta HAZI Fundazioak osatzen dute.

HAZI Fundazioa

Eusko Jaurlaritzaren erakunde instrumentala da, eta bere eginkizuna da proiektu estrategikoak koordinatzea eta katalizatzea, elikaduraren eta basogintzaren balio katearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bultzatzeko, eta Euskadiko landa eta itsasertz-ingurunea dinamizatzeko.