LANDA GARAPENERAKO PROGRAMA
LAUTADA LGEO LANTZEKO PARTAIDETZA PROZESUA
Landa Garapenerako 7/2022 Legeak ezartzen du politika instituzionalek bultzatu eta babestu beharreko jarduerak programaziorako oinarrizko bi tresnaren inguruan egituratuko direla:
· Lurralde-garapenerako programak (LGP)
· Landa-garapenerako eskualde programak (LGEP)
LGEP-k datozen urteetarako Lautadaren ikuspegi partekaturako estrategia eta ekintza-ildo giltzarriak egituratzeko tresna izan nahi du. Hori dela eta, funtsezkoa da plana egitean eragile, ikuspegi eta eskualdeko behar potentzial eta blokeatzaileen identifikazio bateratua barne hartzea.
2023-2027 Landa Garapenerako Eskualdeko Programa (LGP) definitzeko prozesuan murgilduko gara. Programa horrek ezarriko ditu aldi honetan lurraldea osatzen dugun entitateen artean lankidetzan gauzatuko ditugun ardatz estrategikoak eta jarduera-ildoak, garapen ekonomikoa indartzeko eta gure eskualdeko bizi-kalitatea hobetzeko.
Lagun gaitzazu Lautadako landa ingurunearen erronkei eta aukerei buruz hausnartzen, zure ahotsa beharrezkoa da!
Konsulta dokumentuak: