Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator
 INAGURACION OKITURRI EKIN OKITURRI 15noviembre 2023

LAUTADA EKIN OKITURRI eremu komunitarioa da, nekazaritzako elikagaien eraldaketarako lankidetzazkoa, eta Lautadan ekoizten diren nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen balio katean aurrera egiteko aukera ematen dio sektoreari.

 Ekitaldi hau aukera bikaina izan da Lautada LGEAk nekazaritza sektorea dinamizatzeko egiten duen lana ezagutarazteko, Okiturrin garatzen ari diren jarduerak ekoizleen eskutik ezagutzeko eta lankidetza sareak sortzeko topagune.

LAUTADA Ekin OKITURRIren inaugurazioa goizez eta arratsaldez egin zen, formatu berarekin baina publiko desberdinarekin, edukierari eta eraginkortasunari dagokienez. Goizean 53 pertsonak hartu zuten parte, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako, Aldundiko, udaletako, kontzejuetako eta EAEko zein Nafarroako landa-ingurunean lan egiten duten beste erakunde batzuetako ordezkariek. Arratsaldean beste 52 pertsona bildu ziren, tartean eskualdeko ekoizleak eta EAEkoak eta kontsumitzaileak.