Arabako Lautadako Landa Garapenerako Elkarteak, Sustraiak Habitat Design, Penca de Sábila eta SETEM Hego Haizea erakundeok “Agroekologiaren bidez lurraldeak eraldatuz” proiektuaren aurkezpenara gonbidatzen zaituztegu. Saioan, Arabako Lautadan, hainbat ekimen eta erakunderen laguntzaz, lurraldean agroekologia sustatzeko egiten ari garen lanaren berri eman nahi dizuegu. Nekazaritzako elikadura eredu jasangarriago, bidezkoago, eta osasuntsuago bat diseinatzeko estrategia gisa darabilgu agroekologia, eta jardunaldi honetan, 2022az geroztik kuadrillan agroekologiarekin lotuta dauden proposamenak bultzatzeko eta elkarren artean konektatzeko egiten ari garen lana aurkeztuko dugu. Proposamen horiek etorkizun guztiz ezezagunari aurre egiten lagunduko digute, bai eta etorkizun positibo eta erresiliente bat ikustatzen ere.