Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Enpresei sendotzeko prozesuan laguntzeko ERROTU programa 2025ean zehar itzuli da Mendineten eskutik.

Zure enpresaren jardueran hobetu nahi duzun alderdiren bat detektatu baduzu, programa hau oso lagungarria izan dakizuke. 40 orduko doako programa bat da, zure enpresa-jardueran identifikatu duzun arazoren bat konpontzeko orientabideak emateko.

Baldintzak:

  • Mikroenpresa bat izatea.
  • Duela 3 urte sortua izatea.
  • LEADER eremuan kokatuta egotea.
  • 2023-2027 LEADER Estrategian lehenesten diren 6 sektore estrategikoren batean jarduera izatea:
    1. Turismoa, gastronomia, aisia eta abentura
    2. Nekazaritzako elikagaien industriarako eta lehen sektorerako zerbitzu osagarriak
    3. Ekonomia zirkularra
    4. Osasuna, ongizatea
    5. Bioteknologia
    6. Merkataritza, zerbitzuak, jatetxeak, artisautza eta sormen eta kultura industriak

Kontuan izan behar da programa hau ez dela lehen sektoreko enpresentzat.

Parte hartzeko, QR kodea eskaneatu edo formulario hau bete behar duzu:

ERROTU PROGRAMA 2025 - PROGRAMA ERROTU 2025

 

Arabako Lautadako Landa Garapenerako Elkarteak, Sustraiak Habitat Design, Penca de Sábila eta SETEM Hego Haizea erakundeok “Agroekologiaren bidez lurraldeak eraldatuz” proiektuaren aurkezpenara gonbidatzen zaituztegu. Saioan, Arabako Lautadan, hainbat ekimen eta erakunderen laguntzaz, lurraldean agroekologia sustatzeko egiten ari garen lanaren berri eman nahi dizuegu. Nekazaritzako elikadura eredu jasangarriago, bidezkoago, eta osasuntsuago bat diseinatzeko estrategia gisa darabilgu agroekologia, eta jardunaldi honetan, 2022az geroztik kuadrillan agroekologiarekin lotuta dauden proposamenak bultzatzeko eta elkarren artean konektatzeko egiten ari garen lana aurkeztuko dugu. Proposamen horiek etorkizun guztiz ezezagunari aurre egiten lagunduko digute, bai eta etorkizun positibo eta erresiliente bat ikustatzen ere.

PROGRAMA COMARCAL DE DESARROLLO RURAL DE LAUTADA:

El pasado 17 de diciembre en Azilu se llevó a cabo el primer taller participativo para la elaboración del nuevo Programa Comarcal de Lautada.

Fueron 38 personas las que acudieron en representación de las principales entidades locales, sectoriales, asociaciones, grupos sociales y a título particular. MUCHAS GRACIAS por la participación en la sesión, salieron propuestas muy interesantes con las que trabajar.

Sesión dinamizada por @ingoin_koop

Ayudas a la transformación, comercialización y/o desarrollo de productos agrarios, alimentarios y los derivados de la pesca y la acuicultura.

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/programa-lehiatu-inversion-2024/web01-tramite/es/

Lautadako Landa Garapeneko Elkartetik Landa Garapeneko 2025-2030 Eskualde Programa (LGEP) egiteko prozesuari ekin diogu. Programa horrek ezarriko ditu aldi honetan lurraldea osatzen dugun erakundeen artean lankidetzan garatuko ditugun ardatz estrategikoak eta jarduera ildoak, garapen ekonomikoa indartzeko eta gure eskualdeko bizi kalitatea hobetzeko.


Prozesu honetan zure iritzia beharrezkoa dela uste dugu, eta inkesta honi erantzutea gustatuko litzaiguke. Inkesta horrek , bertan bizi garen pertsonen artean eskualdeko egungo egoerari buruzko informazioa lehen eskutik jasotzen lagunduko digu eta datozen urteetarako erronka nagusiak definitzen. Eta hortik erator dadila bizi nahi dugun eskualderako gure urratsak gidatuko dituen ipar izarra izango den LGParen idazketa.


Inkestari abenduaren 4 baino lehen erantzuteko eskatzen dizugu.

                                                        INKESTA